hezkuntzarenmuseoa@ehu.eus; museoeducacion@ehu.eus

 

" />
  • English
    Español
    Français
    Occitano

Biltzarraren planteamendua bere gaia garatzea xede duten lau ardatzetan oinarritua dago. Lau mahai paralelok komunikazioen aurkezpena ahalbidetuko dute:

  • Hizkuntzak. Ondokoak dira, besteak beste, ardatz honetako komunikazioek jorratuko dituzten gaiak: hizkuntzen (euskara, gaztelera, frantsesa, okzitaniera, etab.) gizarte erabilerak; hizkuntza paisaia (hizkuntzen irudikapena lurraldean eta bizikidetza espazioetan); eleaniztasuna eta bere ikuspegi teoriko eta metodologikoak eta hizkuntza normalizaziorako prozesuak.
  • Hezkuntza eta hizkuntzak. Ondokoak dira ardatz honetan jorra daitezkeen gai nagusiak: irakasleen prestakuntza eta hizkuntzak, hezkuntza sistemek eleaniztasunari ematen dioten erantzuna, hizkuntzen presentzia ikasketa planetan, hezkuntza esperientzia eleanitzak, proposamen berritzaileak hizkuntzak hezkuntzan txertatzeko, hizkuntzaren hezkuntza erabilerak, hizkuntzen presentzia testuliburuetan, etab.
  • Hezkuntza ondarea eta hizkuntzak. Hirugarren ardatz honetan, ondoko jaiak garatuko dituzten komunikazioak espero dira: museoen eta hizkuntza ondarearen arteko harremana, hizkuntzak ondare immaterial gisa, historia eta hezkuntza ondarea eta hizkuntzak, hizkuntza ondarearen transmisioa, ondare hezkuntza hizkuntzari dagokionean, etab.
  • Nortasuna.  Laugarren ardatzak, orokorrean, nortasunen eraikuntza hizkuntzan oinarritzeak duen garrantzia aztertuko duten ekarpenak bildu nahi ditu. Zentzu horretan, ondoko gaiak azter daitezke: kultura eta hizkuntza nortasunak, nortasunaren eraikuntzaren osagaiak, abertzaletasuna eta hizkuntza edo nazio/kultura nortasunen inguruko politikak eta hizkuntza politikak.

Komunikazio proposamenak 2018ko ekainaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira, ondoko inprimakia betez. Proposamenek 250 hitz izango dituzte, gehienez.

Proposamena onartua izanez gero, komunikazioaren testu osoa irailaren 25a baino lehen bidali beharko da, kongresuaren txantiloia erabiliz.  Onartutako eta epe eta formari dagokionean egokiro bidalitako komunikazio guztiak formatu digitalean argitaraturiko ISBNdun liburu batean argitaratuko dira.