• English
    Español
    Français
    Occitano

 
 

Egitaraua

Egitaraua

 
 

Kongresuaren egoitza

Centro Carlos Santamaria de la UPV/EHU. Donostia-San Sebastián

 
 

Kongresuaren egoitza

Kongresuaren egoitza

 

 
 

Laguntzaileak

Laguntzaileak

 

 

 

EGUTEGIA
Komunikazio proposamenen bidaltzea (250 hitz): ekainaren 30 arte

 

Komunikazioen onarpena edo ukatzea jakinarazteko epea: uztailaren 15 arte

 

Komunikazioetako testu osoaren bidaltzea: irailaren 25a arte

 

 

Kongresuaren webgunea

Zientzia arloan zein dibulgazioari dagokionean interesik handiena piztu duten gaietako bat da nortasunen, hizkuntzaren eta historia eta hezkuntza ondarearen ezagutzari lotuta dagoena. Helburua da berezko hizkuntz bat baino gehiago duten komunitateen ondare material eta immateriala eta honek nortasunen eraikuntzarekin duen harremana (kultura, hizkuntza, politika, etnia eta antzeko arloetan) balioztatzea.

Ikuspegi horretatik, garrantzitsua deritzogu osagai horiek balioztatuko dituen nazioarteko biltzar bat egitea, eta batez ere hezkuntzaren ikuspegitik aztertzen badira, interes itzeleko hezkuntza-korrelatu bat baitute osagai horietako askok.

Ondokoak dira biltzar honekin bilatzen ditugun xedeak:

  • Akitania-Euskadi-Nafarroa ardatzeko unibertsitate ikasleak harremanetan jartzea eta egun martxan dauden zientzia eta irakaskuntza harremanak sendotzea.
  • Hizkuntzek, euskarak eta okzitanierak zehazki, hezkuntza arloko arlo eleanitzean duten papera aztertzea.
  • Hizkuntza batek historia eta hezkuntza testuinguruan duen ondare balioa nabarmentzea.
  • Hizkuntza ezberdinen erabilera eta aipatuek nortasunaren eraikuntzarekin duten harremana aztertzea.
  • Hezkuntza testuinguru eleanitzetan gizarte eta eskola integraziorako bitarteko gisa hizkuntzak duen papera aztertzea.

Biltzarraren planteamendua ondoko lau ardatzetan oinarritua dago: Hizkuntzak; Hezkuntza eta hizkuntzen arteko harremana; Hezkuntza ondarea eta hizkuntzak; eta Nortasunen eraikuntza.

Lau ardatz horietako bakoitzaren barruan aurkez daitezke komunikazioak. Biltzarraren egitura ondokoa izango da: bi hitzaldi marko eta mahai inguru bat.

Honako hauek dira biltzarraren antolatzaileak: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (Garaian - Hezkuntzako Ikerketa Historiko eta Konparatuen Taldea eta Dream – Donostia Research group on Education and Multilingualism), Bordeleko Unibertsitateko École Superieure du Professorat et de l’Éducation d’Aquitaine eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedra. Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesa jaso dute guztiek.

Sociedad Española para el Estudio del Patrimonio Histórico-Educativo